logo paquebote
1490 libros encontrados buscando editorial: Erein Argitaletxea, S.A.

www.paquebote.com > Erein Argitaletxea, S.A.

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491097617

Marimatraka

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 24
Formato: 20 x 21 cm.
Precio: 9,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Ipuin honetako protagonistak harriduraz ikusten du nola helduak, ustekabean, pertsona jatorrak eta atseginak bihurtzen diren sanferminetan. Haurrak dirudite. Txupinazo egunean, suziria jaurti arte, familia guztiek odisea handi bat bizi dute. Ez galdu abentura hau!


ISBN:

9788491097648

Kroketa fantastikoak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 24
Formato: 20 x 21 cm.
Precio: 9,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

San Ferminetako bezperan, Ane kroketak egiten ikasten ari da amonaren laguntzarekin. Aukera aprobetxatuz, globo bat erosteko eskatu dio, horixe baita festetatik gehien gustatzen zaiona: globoak. Baina entzun berri duen elkarrizketak triste eta goibel utzi du. Orduan, ideia bikain bat bururatuko zaio! Izango al dute zerikusirik kroketa fantastikoek?


ISBN:

9788491097655

Azken dantza

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 24
Formato: 20 x 21 cm.
Precio: 9,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Neska batek Braulia ezagutu du, erregina amerikarra, eta txundituta geratu da haren amaigabeko dantza ikustean. Hura bezalakoa izan nahi luke, hark bezala dantzatu. Ezin, ordea: entzumenik gabe jaio zen, eta ezin doinuari jarraitu. Orduan, alde egin du handik. Halako batean, txotxongilolari batekin topo egin du, eta hark lagunduko dio dantzatzeko amets hori gauzatzen.


ISBN:

9788491097662

12 kiliki

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 24
Formato: 20 x 21 cm.
Precio: 9,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Irakaslea kilikien historia azaltzen hasi da ikasgelan: Caravinagrek –denetan maitatuenak– izandako ezbeharra; Riberitoren itzulera gogoangarria; nola sartu ziren neskak konpartsan, hamabiko taldea osatzeraino.


ISBN:

9788491097679

Hiru otoitz-abesti

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 24
Formato: 20 x 21 cm.
Precio: 9,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Ipuin honetako protagonistak hilabeteak daramatza entzierroa korritzeko prestatzen. Suziria jaurti aurreko une horiek nola bizi dituen kontatuko digu, zezenen apatx-hotsa hurbiltzen sumatu orduko sentitzen duen beldur eta zirrara goxo hori azalduko.


ISBN:

9788491097600

Mundua alderantziz

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 24
Formato: 20 x 21 cm.
Precio: 9,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Marula neska bitxia da, distira berezia dario. Berria da ikastetxean eta inork ez du haren lagun izan nahi. Txupinazo egunean, zerbait harrigarria gertatuko da. Mundua alderantziz jarriko da!


ISBN:

9788491097594

Behisuzkoa

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 24
Formato: 20 x 21 cm.
Precio: 9,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Behiak suzko entzierroan parte hartu nahi du, zezenak urtero bezala. Baserriko lagunekin batera, ahal duen guztia egingo du entzierroan korrika egiten utz diezaioten, horretarako arauak hautsi behar baditu ere.


ISBN:

9788491097624

Maialenek entzierroa korritu nahi du

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 28
Formato: 20 x 21 cm.
Precio: 9,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Maialenek entzierroa korritu nahi du, baina aitonak ezetz, neskek ezin dutela esan dio. Amonak, berriz, bilobaren alde egin du, eta Iratxoerrin ere sanferminak ospatzen direla kontatu dio. Han, iratxo neska batzuk –Puck izeneko bat tartean– alkatearen aurka altxatuko dira, Minotauro urdinen entzierroan parte hartzen uzten ez dielako.


ISBN:

9788491097372

Krakovia

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 160
Formato: 22 x 15 cm.
Precio: 18,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

«Lasai egoteko, minik ez duela ematen eta ni emakume indartsua naizela munduari aurre egiteko. Super indartsua, aizu, baina hemen nago burdinazko helduleku bati lotuta eta zulo sakon batekin izterrean. Baina ondo, e! Eta animotsu, gaur ez bainaiz hilko. Renteriari esan diot odola ez nahasteko, eta superbotereren bat duen norbaiten odola pasatzeko. Spider Woman edo Bat Woman izateko aukera eman diezadatela. Barre egin du, Superni izatearekin konformatu beharko dudala, eta ez arduratzeko, odol-bankutik fresko-fresko ekarriko didatela odola».

Igandea da, baina beste edozein egun izan zitekeen. Asteazkena edo osteguna. Inork ez du ospitalean sartu nahi igandeetan; asteazken edo ostegunetan ere ez. Inork ez du ospitaleetan sartu nahi. Zer gertatzen da, baina, aukerarik onena denean?
Eleberriko narratzaileak dagoeneko troka bilakatu den zuloa dauka haragi bizian. Infiniturantz doan hamar zentimetro zabaleko zauria izterrean. Mina barrurantz egiten duen uhina gero eta handiagoa da. Hondoratzear dagoen baporea da narratzailea. Zeri eutsi diezaiokegu zulo sakonera goazenean?
Ospitaleko Larrialdietako errezelek sortutako gelatxo batean sartu dute narratzailea; bakarrik, hara zelan heldu den oso ondo ez dakiela. Noraezean dago, galduta... Zelan biziraun, zure kontroletik kanpo dagoen egoera batean? Zerk eman diezazuke patxada egoera asaldatu honetan?
Ezinegon horretatik abiatzen da autorea bere lehen eleberri honetan. Bizitzaren atakan jarri du narratzaile protagonista, eta arma gisa ironia eta umorea eman dizkio.
 


ISBN:

9788491097860

Banda

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 72
Formato: 20,5 x 13 cm.
Precio: 10,00
Añadir a la cesta

Jokin Erkorekak liburu bat idatzi du harrimenezkoa eta kultua, sentibera eta gordina. Asko irakurri dutenen lanak izan ohi dira horrela; denbora baino lehen nostalgia bihurtuak. Hemen ez dago lehenaldirik ez etorkizunik, oraina baino ez. Sortu berri den banda baten antzera, berea ez da soilik erritmoa, ez da soilik letra. Estetika bat da, garaje bat, mundu bat, kontatu diguten mundua baino ederragoa batzuetan, itsuski ederragoa beste batzuetan. Publikoak amaieran beste bat eskatuko du: beste poema bat.

Igor Estankona

 

                 Has gaitezen
                 behar bezala:

                alboratu eginen naiz
                txinaurrien eresia ez oztopatzeko,
                bide emateko eguzki-inar erradiaktiboei,
                barruan entzun dadin kanpoko iskanbila




Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal